Eduki publikatzailea

Alkateordeen arretarako ordutegi berriak

Pasaiako barrutietako alkateordeek jakinarazten dute herritarrei arreta emateko zerbitzua hilean behin emango dutela:

Arreta emateko egun eta ordutegi berriak hauek dira:  

  • Pasai San Pedron Nahikari Oterminek hartuko ditu herritarrak hilabete bakoitzeko lehen asteazkenean 19:00etatik 20:30era San Pedroko Alkateordetzan.
  • Trintxerpen Lore Suarezek hartuko ditu herritarrak hilabete bakoitzeko lehen asteazkenean 17:30etik 19:00etara Trintxerpeko Alkateordetzan.
  • Pasai Donibanen Miriam Canok hartuko ditu herritarrak hilabete bakoitzeko lehen asteartean 18:00etatik 20:00etara udaletxe zaharreko udalbatzar-aretoan.
  • Pasai Antxon Izaskun Gomezek hartuko ditu herritarrak hilabete bakoitzeko lehen asteazkenean 18:00etatik 19:30era 8. zenbakiko aretoan Pasai Antxoko Azokan 


Pasaian, 2017ko martxoaren 13an