Eduki publikatzailea

Alkatearen bandoa, suzko artefaktuen inguruan

2016. urte amaierara iritsi garen honetan Pasaiako Udalak oroitarazi nahi dizue pasaitar guztioi ezen ondo pasatzeko eta familiarekin egoteko egunak badira ere, arduraz jokatzeko egunak ere badirela.

Eta herritar bakoitzaren erantzukizunera jotzen dugu batez ere Gabon Zahar gauean suziri edo horrelako suzko artefaktuak bota ez daitezen.

Denok gara jakitun lehorte garaia bizitzen ari garela eta horrek, denok dakigu, erraztu egiten duela suteak sortzea gure ingurune lehortuan.

Gogoan har ezazue guztiok gure etxe gehienak egurrezkoak direla herrigune zaharretan eta edozein txinpartak oso egoera larria sortuko lukeela.

Era berean denok dugu gogoan Trintxerpeko sutea eta horrelakorik ez genuke berriz ikusi nahi gure udalerriko inongo barrutitan.

Era berean artefaktu piroteknikoak botatzeko asmoa dutenei gogorarazi nahi diegu baimena behar dutela eta hori Ertzaintzan izapidetu behar dela Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailaren eskumena denez gero, eta aipatutako baimenik gabe edozein gertakari jazoz gero, kontua hatu arduradunentzat erantzukizun zibil eta penalak sortuko liratekeela.

Direlako artefaktuak bereizi gabe eta kontrolik gabe pertsona, animalia eta ondasunen aurka botatzea delitutzat jotzen da eta hortaz zigorgarritzat. 

Jakinarazi, bestalde, Udal hau harremanetan jarri dela Ertzaintzarekin kontrolak jartzeko udalerri guztian gau horretan, lanean diren udaltzainen errefortzu gisa.Ospa dezagun alaitasunez urte amaiera, baina batez ere Trintxerpen 2014an beren etxeak galdu zituzten herritarrak gogoan izanik, has dezagun urtea alaitasunez eta maiz erremediorik ez duten egoerak deitoratu beharrik izan gabe.