Eduki publikatzailea

MUTURREKO FENOMENO METEOROLOGIKOEI BURUZKO OHARRA

Eusko Jaurlaritzaren segurtasun sailak alerta laranja ezarri du urtarrilaren 23 eta 24an, muturreko fenomeno metereologikoak direla eta.

Gomendioak:

  • Ez hurbildu San Pedroko eta Donibaneko puntetako bideetara (moztuta daude).
  • Haizete protokoloa indarrean dago.
  • Ez ibili eta ez aparkatu itsasertzetik gertu dauden errepideetan.
  • Urrundu olatuak hausten diren lekuetatik (harkaitzak, kai-muturrak, kaiak).
  • Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur eta itsaslabarretara.
  • Ahal dela, ez erabili ontziak, eta amarrak berrikusi.
  • Ez egin uretako kirolik.