Eduki publikatzailea

Aldundiak antolatutako udalekuak eta gazte oporraldiak 2019

Pasaiako Udaleko Gazteria Departamentuak jakinarazten du Aldundiak antolatzen dituen haurrentzako udaleku eta gazte oporraldietan izena aurretik emateko epea martxoaren 13an, asteazkena, hasiko dela. Udaleko departamentu hau Aldundiarekin lankidetzan aritzen da, udalekuei buruzko informazioa emanez eta Pasaian izena emateko aukera barruti bakoitzeko HAZeko bulegoetan eskainiz.

Aurten bi egitaruetan izen-ematea aldi berean data berberetan izango da.

Alde batetik, 7- 13 urte bitarteko udalekuak Euskal Herriko hainbat tokitan izango dira uztailean, bai euskaraz eta bai ele bitan, 7 eguneko txandatan. 

Aurrez izena emateko epea martxoaren 13tik 25era arte egongo da zabalik. Haurrek banaka edo taldeka eman dezakete izena (gehienez ere 3 haur). Plazak apirilaren 10ean zozketatuko dira notario aurrean. Lehentasuna emango zaie aurreko urteetan parte hartu ez dutenei. 

Zozketaren emaitza eskutitzez jakinaraziko zaie; hala ere, nahi izanez gero, barrutietako HAZeko bulegoetan ere galdetu dezakete, akatsen bat egonez gero, erreklamazioa martxoaren 26tik 27ra arte aurkeztu ahal izateko.    

Plaza lortu dutenek ez dute berriz ere izena eman beharrik izango, nahikoa izango dute aldez aurretik gutun baten bitartez adieraziko zaien dokumentazioa zuzenean Aldundian aurkeztea jarritako epearen barruan. Edota bestela web orri bidez ; horretarako aurtengoan digitalki. Identifikatu beharko dute (B@kQ, Izenpe...). Hori eginda behin betiko matrikulatuta egongo dira. Bestela, eman zaien plazari uko egin dutela joko da.

Bestetik, 14-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gazte Oporraldiak izeneko egitarauaren izena ematea data berberetan hasiko da. 

Udalekuak Euskal Herriko eta Estatuko 13 lekutan izango dira (Valencia, Menorca, Avila, Zarautz,...), uztailean eta abuztuan, euskaraz eta gaztelaniaz, 7 eta 10  egunetako txandetan.

Udaleku horiek ingurune natural erakargarrietan izango dira, eta jarduera ugari egingo dute gazteek: abenturazko jarduerak, ur jarduerak, aisialdikoak, festak, gaika antolatutako gau-jaiak. Jatorri ezberdinetako gazteekin jarduerak partekatuko dira.  

Informazio gehiago jasotzeko edo Aldundiko udalekuetan izena emateko, HAZeko bulegoetara jo behar da 8:00etatik 14:00etara; edo 943-004334 telefono-zenbakira deitu.