Eduki publikatzailea

Aldez aurreko kontsulta publikoa araudi berria egiteko: Etxebizitza turistikoak erregulatzea

A) Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.

Pasaiako etxebizitza parkea egonkortua dago, eta ez da aurreikusten era nabarian hedatuko denik. Horrek ekartzen du Pasaian etxebizitzak egoitza ez den beste edozein erabilerara bideratzeak zuzenean eragingo diola udalerriko etxebizitza eskaintzari, merkatuan interferentziak eraginez.

1997an Pasaiako Arau Subsidiarioak argitaratu zirenean, etxebizitza turistikoen fenomenoa ezezaguna zen, eta beraz, ez zen berariaz jaso hirigintza araudian. Honek ekarri du udalerrian etxebizitza turistikoaren erregimena hotel, apartahotel eta antzeko jarduerenarekin barnebiltzea.

Horrez gain, gaur egun indarrean dauden Arau Subsidiarioek oso erregimen nahasgarria eta batzuetan kontraesankorra ezartzen dute erabilera tertziario-turistikora bideratutako jarduerak arautzerakoan, 

Azkenik, udalerriko kasko historikoetan bereziki nabaria da alokairu turistikoaren eragina, eta beharrezko da nolabait hori erregulatzea. 

B) Onespenaren premia eta egokitasuna.

Jarduera berriak arautzeko derrigorrezkoa da aurretiaz gaia erregulatuko duen araudia onartzea, ziurgabetasun juridikoa eragozteko. 
Araudiaren xedea da etxebizitza turistikoak erregulatzea. Ordenantzak gutxienez eduki hau izango du:

  • Honako hauek zehaztea: jarduera ezartzeko baldintzak zehaztea, bai geografikoak bai jardueraren garapenari dagozkionak. 
  • Aurretiazko adierazpenaren araubidea ezartzea.
  • Jardueren izapidetze prozedura eta hurrenkera, bai eta jardueraren saturazio mailak ezartzea. 

C) Araudiaren helburuak.

Araudiaren xedea da Pasaiako udalerriko etxebizitza turistikoak erregulatzea da. Horretarako Udalak badu eskumena, Oinarrizko Toki araubidearen 7/1985 legearen eta Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 legearen arabera. 
Arauak ezartzeko ahalmen hori gauzatzean printzipio hauen arabera jardun behar du udalak:

  • a) Beharra eta eraginkortasuna. Etxebizitza turistikoa erregulatzeko ordenantzaren ekimena interes orokorrak justifikatzen du; aurreko atalean adierazten dira horrekin lortu nahi diren helburuak, eta bera da tresnarik egokiena horiek lortzen direla bermatzeko.
  • b) Proportzionaltasuna. Ekimenak ezinbesteko erregulazioa dauka etxebizitza erabilera eta erabilera turistikoa erregulatzeko. 
  • c) Segurtasun juridikoa. Ekimena gainerako ordenamendu juridikoarekin modu koherentean gauzatzen da; esparru arauemaile egonkorra, aurrez aise ikusteko modukoa, osoa, argia eta segurtasunekoa sortzen du, eta horrek ekimenaren ezagutza eta ulermena errazten ditu.
  • d) Gardentasuna. Behar diren baliabideak jartzen dira irizpide erraza, unibertsala eta eguneratua izan dadin indarrean den araudia eskuratzeko; eta kontsulta publikoari esker, hartzaile izan daitezkeen pertsonek etxebizitza turistikoen ordenantzaren lanketan parte har dezakete.
  • e) Eraginkortasuna. Ekimen arauemaile orok saihestu egin behar ditu behar ez diren karga administratiboak, eta aplikatzeko garaian, baliabide publikoen kudeaketa arrazionalizatu behar du. 

D) Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Ez da bestelako aukerarik aurreikusten, ez araudi bidezkorik eta ez araudiz bestekorik, hirigintza erabilera erregulatzeko ordenantza baita bide eraginkor eta azkarrena.

Dokumentu hau interesdunen eskura jartzen da Pasaiako web orrian, hala ezartzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133 artikuluko 1 eta 4 idatz-zatiek.

E) Arduraduna: Pasaiako udaleko hirigintza eta ingurumen arloa

PARTE-HARTZEKO: hirigintza@pasaia.net edo Herritarren Arreta Zerbitzuan. Ekarpenak aurkezteko epea: 2019ko martxoaren 8a arte.