Eduki publikatzailea

Aldaketak alkateordetzetako ordutegietan

Udalak aditzera ematen dizue pasaitar guztioi Pazko Astea dela eta, ez dela herritarren arretarik egongo Pasaiako alkateordetzetan apirilaren lehen astean, baina bai bigarren astean, honako egun eta orduetan, barruti bakoitzean:

  • Pasai San Pedron herritarrak hartzen Nahikari Otermin egongo da, asteazkenean, apirilak 11, 19:00etatik 20:30era, San Pedroko Alkateordetzan.
  • Trintxerpen herritarrak hartzen Lore Suarez, asteazkenean, apirilak 11, 17:30etik 19:00etara, Trintxerpeko Alkateordetzan.
  • Donibanen, herritarrak hartzen Miriam Cano: asteartean, apirilak 10, 18:00etatik 19:30era udaletxe zaharreko udalbatza-aretoan.
  • Pasai Antxon herritarrak hartzen Izaskun Gómez, asteazkenean, apirilak 11, 18:00etatik 19:30era Pasai Antxoko Azokako 8. aretoan.

Nolanahi ere, hona alkateordetzetako helbide elektronikoak, abisu edo iradokizunen bat utzi nahi bazenute ere.

  • San Pedro:  spedro@pasaia.net
  • Donibane:    donibane@pasaia.net
  • Trintxerpe:   trintxerpe@pasaia.net
  • Antxo:          antxo@pasaia.net

Pasaian, 2018ko martxoaren 27an