Eduki publikatzailea

Aisialdia euskaraz sentsibilizazio kanpainarako Castinga

Aisialdi-jardueretan euskara sustatzeko ikasturte berrian hainbat ekimen eramango dituzte aurrera Pasaiako Udalak eta herriko hainbat eragilek herriko elkarteekin elkarlanean.

“Pasaia osorik bizitzeko”, horixe izango da kanpainaren leloa, eta Pasaiaz bete-betean gozatzeko euskarak zer leku izan behar duen gogoeta egitea da helburua. Aisialdian euskara sustatzeko egitasmo honetan, kanpainaren adierazgarri izango den irudi multzoa osatzeko herriko elkarteetako haur eta nerabeak karteletan eta gainontzeko euskarrietan agertzeko Castinga egin zen urriaren 7an.

Antza denez, Pasaiako aisia-jarduera nabarmenenak arrauna, futbola eta dantza dira. Jarduera horietan ibiltzen dira haur eta nerabe gehienak, eta beraz, egokitzat jo da irudi multzoa osatzeko orduan ekintza horietan  ibiltzen diren haurrei eta nerabeei argazkiak egitea. 

Argazki galeria honetan bildu ditugu Castingean parte hartu zuten haur eta nerabeen argazkiak.