Eduki publikatzailea

Ahalduntze eskola pasaiako emakumeentzat.

Laugarren urte honetan Pasaiako Berdintasun Mahaiko kide direnek (Harremantxo, Bezkoz Beko, Azkuene, Topaketa, Lagun Artea, Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloa eta emakume pasaitarrak) hainbat ikastaro eta jarduera proposatu dituzte 2016-2017 ikasturterako. Hausnarketarako, sendotasunerako eta topaketarako tokia izango da ahalduntze eskola, emakume pasaitarrei zuzendua. Emakumeak antolatzea eta saretzea da nahia, betiere, helburu hauek aintzat hartzen direla:

  • Emakumeen eta emakume taldeen autonomia indartzea.
  • Emakumeen sormenezko lana eta borroka ezagutzera ematea eta balioestea.
  • Emakumeek gizartean eta politikan parte har dezaten suspertze-lanak egitea, haien eragina politika publikoetan eta beste hainbat gizarte eta kultura eremutan suma dadin, historikoki baztertuta egon direnez.
  • Emakumeen artean trukean oinarritutako sareak sortzea eta bultzatzea.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:

  • Izena emateko 943004320 telefonora deitu, edo posta elektroniko honetara idatzi: berdintasuna@pasaia.net
  • Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta haurtzaindegia izango da. Zerbitzu hori erabiltzeko aurretik izena eman, eta eskaera egin behar da.
  • Izena emateko epea urte osoan irekia.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

  • Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloa
  • Euskadi etorbidea, 27, behea
  • Telefonoa: 943004320
  • Posta elektronikoa: berdintasuna@pasaia.net
  • Web orria: htpp://www.pasaia.net

Ikastaroak - Cursos

  • I.1. Autoestimua eta ahalduntzea - Autoestima y empoderamiento
  • I.2. Gure asabak: gure leinu femeninoarekin egindako lana - Nuestras ancestras: un trabajo con nuestro linaje femenino
  • I.3. Mindfulness - Mindfulness
  • I.4. Medikuntza naturala - Medicina natural
  • I.5. Ni zaindu, zu zaindu - Cuidar de mi , cuidar de ti
  • I.6. Biodantza - Biodanza
  • I.7. Emakumeen osasun zainketarako gakoak - Claves para el cuidado de la salud de las mujeres

Tailerrak - Talleres

  • T.1. Batukada feminista - Batucada feminista
  • T.2. Bideogintza tailerra - Grabación y edición de video
  • T.3. Brikolajea - Bricolaje
  • T.4. Emakumeen ahotsak uhinetan - Voces de mujeres en las ondas

Taldeak - Grupos

  • G.1. Pasaiako emakume migratzaileen taldea - Grupo de mujeres migrantes de pasaia
  • G.2. Autolaguntza taldea indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak - Grupo de autoayuda mujeres por una vida libre de violencia

Beldur barik

  • B.1. Zeure sexualitateaz gozatu “beldur barik” - Disfruta de tu sexualidad, sin miedo “beldur barik”
  • B.2. Neska gazteentzako rap feminista - Rap para chicas jóvenes 
  • B.3. Musika tailerra - Taller de musica
  • B.4. Heroi edo maltzur? Eman buelta pelikulari! - ¿Héroe o villano? Dale la vuelta a la peli
  • B.5. Zineforuma, BB Jarrera: birala - Cine forum Actitud BB: viral
  • B.6. Autodefentsa feminista - Autodefensa feminista

Sareak sortzen - Creando redes

  • S.1. Emakume pasaitar askotarikoen arteko elkarrizketak - Diálogos entre mujeres pasaitarras de diversos orígenes

Gurasoentzako hitzaldiak - Para madres y padres

  • H.1. Berdintasunean oinarritutako harremanak - Relaciones basadas en la igualdad

Zerbitzua - Servicio

  • Z.1. Biluzik mundura sexualitate eta genero informazioa eta aholkularitza zerbitzua - Biluzik mundura Servicio de asesoría e información de sexualidad y género
 

Ahalduntze eskola

2016/2017 ikastaroak eta tailerrak [PDF 11,5 Mb]

Cursos y talleres 2016/2017

 

Ahalduntze eskola

Izena emateko orria

Hoja de inscripción