Eduki publikatzailea

“6000 metrotan ere” Felipe Uriartek zuzendutako dokumentalaren emanaldiak

Azaroaren 18tik 30era, lau barrutietan

2018ko udazkenean Euskal Herriko 12 gazte Nepalen izan ziren, "Oxigenoa Euskarari 6000 metroan" proiektuarekin. Hemengo gazteak eta hango Xerpak, denak elkarrekin, 3.000 eta 5.000 metro arteko mendi gailurretara iritsi ziren eta 6.000 metroko bi gailurretan ere izan ziren. Gazte koadrila eta Xerpa hauek hilabete egin zuten elkarrekin, erakutsi nahian posible dela han goian ere euskaraz bizitzea.

  • Antxon: azaroaren 18an, Kultur etxean, 19:00tan. 
  • San Pedron: azaroaren 20an Kultur aretoan, 19:00etan.
  • Trintxerpen: azaroaren 29an, alkateordetzan, 19:00etan.
  • Donibanen: azaroaren 30ean, Juanba Berasategi Aretoan, 19:00etan.