Eduki publikatzailea

55. Gabonetako marrazki lehiaketa udal liburutegietan

Urtero bezala, Pasaiako udal liburutegiek Gabonetako Marrazki Lehiaketa antolatuko dute. Aurtengoa 55. edizioa izango da.

Azaroaren 5ean hasiko da marrazkiak aurkezteko epea eta 23an bukatuko da.

4 eta 14 urte arteko haur pasaitarrek har dezakete parte lehiaketan; baita Pasaiako ikastetxeetan ikasten ari diren beste herrietako haurrek ere.

Pasaia-Lezo Lizeoa, Anunciata eta Karmengo Ama ikastetxeetan ikasten ari diren haurrek bertan egingo dituzte marrazkiak.

Cristobal Gamon, Herri Ametsa eta San Luis-La Salleko ikasle pasaitarrei ikastetxean banatuko zaizkie lehiaketan parte hartzeko laminak eta Pasaiako lau barrutietako edozein liburutegitan utzi ditzakete. Ikastetxe horietan ikasten ari ez diren haur pasaitarrek liburutegietan jaso ditzakete lehiaketako laminak azaroaren 5etik aurrera, eta 23a baino lehen aurkeztu beharko dituzte haien marrazkiak liburutegietan.

Lehiaketaren gaia Gabonak dira. Epaimahaia azaroaren 29an bilduko da irabazleak hautatzeko eta horien izenak 30ean bertan kaleratuko dira.

Azken urteetan bezala, epaimahaia ondorengo lau artistek osatuko dute: Juan Antonio García Marcos, José Mensuro, Marisa Prego eta Izaro Mariezkurrena.

Lehiaketa iragartzen duen kartela azken biek egin dute.

Sari-banaketa abenduaren 13an izango da Antxoko liburutegian 18:30ean.