Eduki publikatzailea

38. Pasaiako umorezko antzerki jardunaldiak

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiek 38 urte beteko dituzte aurten, hori da sasoia!

Urriaren 18tik aurrera Pasaiako plaza umorez betetzeko erronka dugu:

  • 18an bertan, ostiralean, iazko Leioako Umore Azokan saritua izan zen KALE GORRIAN kale antzerkiarekin hasiera emango diegu jardunaldiei San Pedron.
  • 19an, larunbata, Antxoko Hamaika Buelta taldekoek KOMUNEKO ZULOTIK antzezlana aurkeztuko dute Kultur Etxean.
  • 20an Galiziatik etorriko zaizkigu A Panadariako lagunak, iaz Estatu mailan sari gehien jaso zituen ELISA y MARCELA antzezlanaz gozatzeko aukera izango dugu Juanba Berasategi aretoan, Pasai Donibanen.
  • 25ean berriro kalera irtengo gara, Tio Teronen Semeak taldearen azken lanarekin: FESTAMENTUA, Trintxerpeko Gudarien Plazan izango dugu jai giro paregabea.
  • 26an, Hika teatroko lagunek TXARRIBODAra gonbidatuko gaituzte, honakoan ere jai giroa ziurtatuta izango dugu Donibaneko kulturgunean.
  • Eta 27an Antxoko plazan emango diegu bukaera Jardunaldiei, BABO ROYAL izeneko familia guztientzako ikuskizun barregarriarekin.

URRIAK 18, ostirala. KALE GORRIAN. Cia Barsanti

San Pedroko frontoiaren inguruan. 19:00

  • Sinopsia: kale-antzerkiko ikuskizuna da Kale Gorrian. Edadeko bikote bat etxerik gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da.
  • Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxe inguruan batu dira, egoera horren lekuko izan eta, beharbada, kexatzeko. Ikusiko dugu azkenean nola amaitzen den kontua. Justizia egingo al da?
  • Informazio gehiago: http://ciabarsanti.com/
  • Bideoa: https://vimeo.com/293964194

 

URRIAK 19, larunbata. KOMUNEKO ZULOTIK. Hamaika buelta antzerki taldea.

Antxoko Kultur Etxea. 19:00. Sarrera 3 EUR (on-line salmenta).

  • Sinopsia: Nork ikusten du komunean gertatzen dena? Tabernako zuloa baino ez da. Elkarrizketa mamitsuak, gorputz lotsagabeak eta aurpegirik gabeko ekintzak. Keak estaltzen du lotsa, baita aitortzaren hotsa ere, denok disimulatu nahi baitugu egiten dugun kakaren usaina. Jende artetik isolatuta egoteak agerian utziko du jendartea. Ispiluak kontatuko dizue.
  • Taldea: 2015ean sortu genuen Hamaika Buelta, Badia Eskolako helduen antzerki taldean ibilitako batzuon eskutik. Kide batzuk joan besteak etorri, 2018ko ikasturtearekin batera, beste pauso bat eman genuen eta gure kabuz hasi ginen sormen prozesua lantzen (entseguak, emanaldiak..). Gure helburua beti izan da kritika soziala egitea eta ikuslea hausnarketara bultzatzea. Hori dela eta, gaur gaurkoz gai hauek landu ditugu: maitasun erromantikoa, ezkertiar pentsamenduaren kontraesanak, ikusgarritasunaren gizartea, berdinen arteko harremanak eta drogak.

 

URRIAK 20, igandea. ELISA Y MARCELA. A panadaria

Donibaneko Kulturgunea. 19:00. Sarrera 10 EUR (on-line salmenta)

  • Sipnosia.1901. urtea, A Coruña. Bi emakume ezkondu dira San Xurxoko elizan, horietako bat gizonez jantzita. Polizia-jazarpenak, ihesaldiak diligentzian, identitate-aldaketak eta informazio manipulatuak biltzen dituen istorioa. A Panadaría taldeko komikoek benetako gertakari baten kontaketa lotsagabea aurkezten dute. Komedia musikal bat, non egiazkoak asmatutakoa dirudien. Elisa y Marcela kontradenborazko amodiozko istorioa da.
  • 2018ko Maria Casares sarietan honako sari hauek eskuratu zituen: ikuskizun onena, zuzendaritza onena, jatorrizko testu onena, eta emakumezko aktore protagonista onena (Areta Bolado). 2017ko Luísa Villalta Berdintasun Saria. ALAS taldearen LGBT saria (Marcela y Elisa), besteak beste.
  • Informazio gehiago: http://apanadaria.es
  • Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=eP-9fRTNYyk

 

URRIAK 25, ostirala. FESTAMENTUA. Tio Teronen semeak

Trintxerpeko Gudarien plaza. 19:00

  • Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun kuadrilla xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.
  • Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea.
  • Informazio gehiago
  • Bideoa: https://vimeo.com/334658812

 

URRIAK 26, larunbata. TXARRIBODA. Hika teatroa

Donibaneko Kulturgunea. 19:00. Sarrera: 10 EUR (on-line salmenta)

  • Ezkontza festa da, parranda, itxurakeria, pozik ez egotea ezinezkoa den egun berezia. Egun horretan guztiok bihurtzen gara aberatsak ez ezik, erromantiko itsu. Txerri hipokritak, izugarrizko Txarriboda baten protagonista.
  • Imanol eta Mireia aurtengo urrian ezkonduko dira. Zu ere gonbidatuta zaude ezkontza basati honetara.
  • Aktoreen inprobisazioetatik abiatuta Agurtzane Intxaurragak idatzitako testua.
  • Informazio gehiago: Hika Teatroa
  • Bideoa: https://www.youtube.com/watch?time_continue=1&v=C7RJ11jluLs

 

URRIAK 27, igandea. BABO ROYAL. Ganso & cia Clown company

Antxoko Zumardia. 19:00

  • 50m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da jaun eta jabe.
  • Tronpetak entzun eta banderak astintzen dira. Ospakizuna has dadila! Fisikoki edo sinbolikoki, guztiok gonbidatuta gaude desfile, borroka edota torneoan parte hartzera. Erregeak nahi duen oro fantasia bihurtu beharko da. 
  • BABO ROYAL jolasa da, non hierarkiak trukatzen diren, non egunerokotasunak harritzen duen, non normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta dauden.
  • Informazio gehiago: http://www.ganso.info/eu/espectaculo/babo-royal/
  • Bideoa: https://vimeo.com/255441498