Eduki publikatzailea

Pasaiako 37. umorezko antzerki jardunaldiak

PROGRAMA

DONIBANE

5

Denboraren taupadak

Ikastetxeentzat goizez

 

Juanba Berasategi aretoa

Ttirriki Ttarraka

19:00

6

Klown ikastaroa

10:00-13:00

Pasaia TALENT!

20:00

7

Agur eta dolore

19:00

Ez dok hiru

19:30

ANTXO

12

Freshcool

20:00

Ibaiondo frontoian

Mila ezker

22:30

Ibaiondo frontoian

13

Klown ikastaroa

10:00-13:00

Kultur etxea

Afari herrikoia + KabaretAntxo

21:00

Ibaiondo frontoian

14

Abandonate mucho.

19:00

Ibaiondo frontoian

SAN PEDRO

19

Pasaiako herritik dator notizia

19:00

Udal aretoa

20

Klown ikastaroa

10:00-13:00

Hysteria

20:00

21

Lur ikara kabareta

19:00

TRINTXERPE

26

Siete mujeres

19:00

Alkateordetza

La caja mágica

20:30

27

Klown ikastaroa

10:00-13:00

Se fini!

20:00

Gudarien plaza

28

Umore garratza

19:00 euskaraz

20:30 gazteleraz

Ciriza etxea


SARRERAK

  • Sarrerak ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago jarriko dira salgai.
  • Ostiraleko ikuskizunak 3€-tan, urriaren 12ko Mila ezker eta Freshcool izan ezik, doakoak izango dira.
  • Larunbateko ikuskizunak doakoak izango dira, urriaren 20ko Hysteria izan ezik, horren sarrerak 8 €-tan jarriko dira salgai.
  • Klown ikastaroak ere doakoak izango dira.
  • Horretaz gain, igandeetako ikuskizunen sarrerak online egongo dira eskuragarri (begiratu programan azaltzen diren estekak).
    • .- Urriak 7: Agur eta Dolore (Kamikaz kolektiboa eta Ttak teatroa) + Ez dok Hiru: euskal musikaren benetako istorioa (Tartean) 10€-tan.
    • .- Urriak 14: Abandonate mucho (Las XL) 8 €-tan.
    • .- Urriak 21: Lur Ikara kabareta (Pantzart eta Bihotzerre): 8€-tan.
    • .- Urriak 28: Umore garratza (Pez Limbo): 8 €-tan.

DONIBANE

Ekintza guztiak Juanba Berasategi aretoan

Urriak 5, 12:00etan

(Pasaiako ikastetxeekin elkarlanean)

Denboraren taupadak.

Taldea: Patata Tropikala

Fabrika zaharra dagoen tokira, neska bat iritsi da bere maletarekin.
Odei du izena. Baina bertan zerbait arraroa gertatzen ari da... Guztiak haserre bizi dira. Ez dute denborarik ezertarako. Mari Ipuin Kontalarik esaten duen moduan, kutsakorra da. Hasieran helduak kutsatu ziren, ondoren gazteak eta azkenean haurrak ere kutsatu dira.

Urriak 5, 19:00etan

Ttirriki Ttarraka.

Taldea: Zurriola Antzerki Taldea

Sarrera 3.- €tan

Joserra Fachadok zuzendutako Zurriola Antzerki Taldearen antzezlan berri honetan klown batzuek zahar etxe batean dituzten gorabeheren berri izango dugu.

Urriak 6, 10:00-13:00

KLOWN IKASTAROA Joserra Fachadoren eskutik

  • Barre gehiago egin nahi al duzu?
  • Ezagutu ezazu zure klown edo pailazoa!

16 urtetik gora badituzu eta ondo pasatu nahi baduzu, eman izena Pasaiako Umore Jardunaldietako Klown ikastaroetan. Arte eszenikoetarako gerturatze umoretsua egiteaz gain, sormena garatzeko eta ondo pasatzeko aukera paregabea.

Sarrera doakoa.

Izena eman behar da: jrfachado@gmail.com / 617903227

 

Urriak 6, 20:00etan

Pasaia TALENT!

Herriko artisten gaua

Pasaiako artista eta sortzaileei eman nahi dizuegu protagonismoa gau honetan. Hori dela eta, gau berezia prestatu dugu, zeinean aukera izango dugun herriko proposamen artistiko berriak ezagutu eta gozatzeko. Eman izena eta parte-hartu sorpresa ugari izango dituen gau honetan.

Sarrera doakoa.

Izen-ematea: escuelaartesescenicasdonostia@gmail.com / 657 21 25 77

Urriak 7, 19:00etan

Sarrera 10€-tan bi ikuskizunak (Agur eta Dolore + Ez Dok hiru: Euskal musikaren benetako istorioa). ONLINE ESKURAGARRI: https://www.eventbrite.com/e/agur-eta-doloreed3-euskal-musikaren-benetako-istorioa-tickets-50266867554 

Agur eta Dolore

Taldea: Kamikaz kolektiboa eta Ttak teatroa

2018an, Pabellon 6ko teatro laburreko jardunaldietan estreinatua, bertan euskarazko lan onenaren KRISEILU saria eskuratu zuten lan honekin Miren Gaztañagak eta Iraia Eliasek, Amankay Gaztañagaren zuzendaritzapean.

Bi emakume sorkuntzaren aurrean. Kultura eta bere pisua, bere eragina. Eta bakoitzaren barne mamuak… Nora garamatzate? 

Energetikoki oso indartsua eta bizia den lana. Komedia. Eztanda. Bi aktoreren eta soinean jarritako maskaren jolasa eta konexioa agerian geratuko dira etengabeko sorpresa eta ezustekoen artean. Ikusleentzat esperientzia ahaztezina.

Urriak 7, 19:30etan

Ez dok hiru. Euskal Musikaren benetako istorioa

Taldea: Tartean teatroa

Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla.
Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta, denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu.
Kanta kopuru ederra erabili dugu, baina aipatu gabe utzi ditugu beste hainbeste kanta eta musikari. Horiek ere estimatzen ditugu, lan honetan tokirik aurkitu ez badute ere.
Gure musika ondarea altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.
Ez Dok Hiru kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, harrigarria, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.


ANTXO

Urriak 12, 20:00etan

Ibaiondo fontoian

Freshcool

Taldea: Tio Teronen Semeak

Sarrera doakoa

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak taldea bai eta, harrigarria badirudi ere, ongi uztartzea lortu dute.
FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.
Euskal dantza tradizionalean ibili diren Oarsoaldeko eta Donostiako dantzariak eta musikari gazteak dira, baina FreshCool ikuskizunean ez dute horrelakorik eskaintzen. Donostian Olatu Talka jaialdiaren barruan dantzatu zuten Konstituzio plazan, eta jendea harrituta utzi zuten euren ikuskizunarekin. Aurreskua dantzatu zuten, baina ez era tradizionalean.

Urriak 12, 22:30etan

Ibaiondo Frontoian

Mila Ezker

Taldea: Hamaika buelta antzerki taldea

Sarrera doakoa

Euskal Herrian agintzeko aukeraren bila abiatu dira Mila Ezker telebista saioko partaideak. Nork lortuko du lidergoa? Lasai, demokratikoki erabakiko baita.

Urriak 13, 10:00-13:00

Kultur etxea

KLOWN IKASTAROA Joserra Fachadoren eskutik

Barre gehiago egin nahi al duzu?
Ezagutu ezazu zure klown edo pailazoa!

16 urtetik gora badituzu eta ondo pasatu nahi baduzu, eman izena Pasaiako Umore Jardunaldietako Klown ikastaroetan. Arte eszenikoetarako gerturatze umoretsua egiteaz gain, sormena garatzeko eta ondo pasatzeko aukera paregabea.

Sarrera doakoa

Izena eman behar da: jrfachado@gmail.com / 617903227

 

Urriak 13, 21:00etan

Ibaiondo Frontoian

Afari herrikoia + KABARETANTXO

Herriko artista eta eragileen eskutik

Sarrera doakoa

Gaualdi zoragarri bat pasa nahi duzu  lagun artean? Zein da zure “talentu artistikoa”? txisteak? dantza ? imitazioak? kantatzea?malabarrak edo akaso akrobaziak? Magia saioa? Edo besteren bat? Anima zaitez gaualdi zoragarri-ganberro  batean parte hartzera!

  • NOLA PARTE HARTU:  Prestatu esketx bat,  banaka edo taldeka, lagun artean aurkeztu eta gozatzeko. 
  • SKETCHa 30 segundo eta 3 minutu bitartekoa izan daiteke.  
  • IZENA EMATEKO:  idatzi info@badiaeskola.com  helbidera, edo deitu 667400641 telefono zenbakira eta egin zure proposamena IRAILAREN 28a BAINO LEHEN.

Urriak 14, 19:00etan

Ibaiondo frontoian

Abandónate mucho

Taldea: Las Xl

Sarrera 8€-tan. Online eskuragarri: https://www.eventbrite.com/e/abandonate-mucho-las-xl-tickets-50345567949 

Abandonate mucho maitasun erromantikoaren mitoa lurrera botatzen duen musika- eta antzerki-ikuskizuna da. Bidaia zintzo eta dibertigarri batean XL neskak printzesa, koplari, jonki, meditatzaile, seduktore… legez azaltzen dira, denak eta bat ere ez aldi berean.
Bizitzako itxaropen asko aurkitu gabe geratu zaizkiela ikusita, XL neskek maitasun erromantikoaren alderdi negatiboa nola aurkitu duten kontatuko digute, antzezlan komiko, alai, kritiko eta hunkigarri batean.


SAN PEDRO

Ekintza guztiak, Udal Aretoan

Urriak 19, 19:00etan

Pasaiako herritik dator notizia

Taldea: Kukuka antzerki taldea

Sarrera 3 €.-tan

"Pasaiako herritik dator notizia, suziri bat izan dela, jenioz bizia, kontatutzera noa bistan ikusiya, kontsolatzeko triste dagoen guztiya"

2013ko abenduaren 31 da, Trintxerpen jende guztia Gabon Zaharreko afarirako prestakuntzak egiten ari da. 

Bertako eraikin batean bizi diren bizilagunak ezagutuko ditugu, haien historiak, pentsaerak eta arazoak; azken finean, gure gizartearen isla.

Urriak 20, 10:00-13:00

KLOWN IKASTAROA Joserra Fachadoren eskutik

Barre gehiago egin nahi al duzu?

Ezagutu ezazu zure klown edo pailazoa!

16 urtetik gora badituzu eta ondo pasatu nahi baduzu, eman izena Pasaiako Umore Jardunaldietako Klown ikastaroetan. Arte eszenikoetarako gerturatze umoretsua egiteaz gain, sormena garatzeko eta ondo pasatzeko aukera paregabea.

Sarrera doakoa.

Izena eman behar da: jrfachado@gmail.com / 617903227

 

Urriak 20, 20:00etan

Hysteria

Taldea: Eromen produkzioak

Sarrera 8.- €-tan

Amancay Gaztañagaren lehenengo testu originalaren aurrean aurkitzen gara. Komedia gazi-gozo honetan “Histeria femeninoa” delako gaitz ezagunaren tratamendua behar duen emakume baten istorioa kontatzen digu.
Zuzeneko musikak eta bost aktoreek sortutako magiaren bitartez, beste mundu batera bidaiatuko dugu, non pertsonaia ezberdinek eta dotoreziaz erabilitako baliabide teknikoek Anna Oren gaitzaren sendabidearen bila eramango gaituzten. Sendatuko ote da Anna?

Urriak 21, 19:00etan

Lur ikara Kabareta

Taldea: Pantzart eta Bihotzerre antzerki taldeak

Sarrera 8.- €-tan. Online eskuragarri: https://www.eventbrite.com/e/lur-ikara-kabareta-pantzart-eta-bihotzerre-taldeen-elkarlana-tickets-50394123179

Musika zuzenean duen ikuskizuna. Abesteko eta dantzatzeko gogoa piztuko dizu eta ezingo duzu jesarlekuan geldik egon.

HIL ARTE BIZI! Ez galdu aurtengo ikuskizuna!

Zazpi aktore agertokian. Kabaret fresko eta ironikoa, politikoki ez zuzena eta  umore iraultzailea duena. 
Begirada kritikoa, gaur egungo gaiez gogoeta egitera garamatzana. Litekeena da pertsonaiaren batekin bat egitea.


TRINTXERPE

Urriak 26, 19:00etan

Alkateordetzan

Siete Mujeres

Taldea: Pixkol@abis antzerki taldea

Sarrera 3.- €tan

Humberto Robles eta Juan Ríos egileek eta Maria Vegas zuzendariak Lola eta Eloyren ezkontzara gonbidatzen zaituzte.

Urriak 26, 20:30etan

Alkateordetzan

La caja mágica

Taldea: Les figurettes

Sarrera 3.- €tan

Garai gogorrak dira emakumeentzat. Etxeko eta familiako betebeharrez gain, batzuetan etxetik kanpo ere lan egiten dute. 
Askotan depresioak, estresak eta antsietateak jota egoten dira emakume indartsu eta ausart horiek, eta euren lantokietan babeslekua aurkitzen dute. Poliki-poliki ziklo batean sartzen dira eta ez dakite bertatik nola irten. 
Kutxa magikoa arazo horiei guztiei buelta ematen saiatuko da. Horrela, umorearen eta egoera zentzugabeen bidez, Izaskunek eta Mertxek zeru zati txiki bat aurkituko dute, segundo batzuetan bizitzaz gozatzeko eta euren arazoak ahazteko.

Urriak 27, 10:00-13:00

Alkateordetzan

KLOWN IKASTAROA Joserra Fachadoren eskutik

Barre gehiago egin nahi al duzu?

Ezagutu ezazu zure klown edo pailazoa!

16 urtetik gora badituzu eta ondo pasatu nahi baduzu, eman izena Pasaiako Umore Jardunaldietako Klown ikastaroetan. Arte eszenikoetarako gerturatze umoretsua egiteaz gain, sormena garatzeko eta ondo pasatzeko aukera paregabea.

Sarrera doakoa.

Izena eman behar da: jrfachado@gmail.com / 617903227

 

Urriak 27, 20:00etan

Gudari plaza. Eguraldi txarra egiten badu Alkateordetzan.

Sefini

Grupo: Trapu zaharra

Sarrera doakoa.

Ez dira top-manta, ez! Ezta ferietako salerosleak ere... bi komiko dira, beraien atrezzoa kale erdian saltzen ari direnak. Zergatik? Ez da zaila jakitea. Antzerki talde zahar bateko bi aktore, euren egoera ekonomiko latza dela-eta, guztia saldu beharrean aurkitzen dira. 

Urriak 28, 19:00etan euskaraz eta 20:30etan gaztelaniaz

Ciriza etxea

Umore garratza

Taldea: Pez Limbo

Sarrera 8.- €tan. Online eskuragarri:

Euskaraz: https://www.eventbrite.com/e/umore-garratza-humor-oxido-pez-limbo-tickets-50394360890 

Gazteleraz: https://www.eventbrite.com/e/umore-garratza-humor-oxido-pez-limbo-tickets-50394394992

Herdoila: gorputz metalikoetan egurats gorriaren eta zaintza faltaren eraginez sortzen den uger-geruza. Hura hedatzean, ondorioak konponezinak dira, materiala zulatzera ere iritsiz.
Obra honetan ezohiko gertaerak bizi dituzten pertsonaia bereziak agertzen dira, bizitzaren absurdoari aurre egiten dietenak. Existentziari aurre egiteko duten modu bitxiak gertaerak ezusteko era batean garatzea eragingo du.
Hiru gertaera groteskok pertsonaia hauen giza harremanen eta bizi diren gizartearen herdoila utziko dute agerian. Ikusleekiko hurbiltasuna eta konplizitatea dira hiru espazio ezberdinetan gertatzen den umore garratzeko obra honen azken osagaiak.