Eduki publikatzailea

Itsas Jaialdiko irudiekin osatutako 5.000 egutegien doako banaketa

Itsas Jaialdiko irudiekin osatutako egutegia HAZeko bulegoetan eskuratu ahal izango da dohainik urtarrilaren 3tik aurrera, egutegiak bukatu arte.

Pasaiako Udalak 5.000 udal egutegi editatu ditu. Pasaitar guztiek HAZ bulegoetan izango dituzte eskuragarri dohainik. Pasa den maiatzean izan zen Itsas Jaialdian hartutako irudiekin osatu da egutegia.

Argazkietan ikus daitezke parte hartu zuten itsasontziak, badiako paisaiak eta jaialdiko parte-hartzaileak. Besteak beste, argazki-lehiaketan saritutako argazkiak jaso dira, haien egileen izenekin ageri direnak.

Izaskun Gomez alkateak azpimarratu du egutegian pasaitar askoren oroitzapenean geratu diren irudiak jaso nahi izan direla, gure itsas tradizioa harrotasunez aldarrikatzeko, eta etorkizuna duen eta munduari irekita dagoen Pasaia irudikatu nahi izan dela.

Egutegia dohainik eskuratu ahal izango da, bukatu arte, HAZeko bulegoetan urtarrilaren 3tik aurrera.

Egutegia

Egutegia PDF formatuan deskargatzeko (11,2 Mb), sakatu irudian