Eduki publikatzailea

2018ko aurrekontuaren hasierako onarpena

Udalbatzarrak, 2017ko abenduaren 20an eginiko bileran, hasiera batez onartu du 2018ko Aurrekontu Orokorra. Honako hauek osa tzen dute bera: Udalaren Aurrekontua eta Euskaltegia, Zaharren Udal Egoi tza eta Pasaia Musikal erakunde autonomoetako Aurrekontuak.
Abenduaren 19ko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko 21/2003 Foru Arauren 15, 17 eta 18 artikuluetan ezarritakoari jarraiki, Aurrekontua jendeari erakusten zaio, ondorengo arauen  arabera:

  • a) Erakusgai dagoen lekua: Kontu-hartzailetzako bulegoetan.
  • b) Aurrekontua aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: hamabost lanegun, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.
  • c) Erreklamazioak aurkezteko bulegoa: Udalaren sarrera erregistroan.
  • d) Erreklamazioak jaso tzen dituen organoa: Udalbatzarra.
Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik jaso gabe, Aurrekontu Orokorra behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu behar izan gabe.