Eduki publikatzailea

2017ko Zerga Ordenantzen hasierako onarpena

Udalbatzak, 2016ko urriaren 25ean eginiko bileran, hasierako onespena eman zion 2017ko tasak eta zergak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari.

HASIERAKO ONARPENA

Zerga odenantzak 2017 [pdf]

Tasak eta zergak arautzen dituzten ordenantzak

Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.1 artikuluari jarraiki, hartutako erabakia eta horretarako hasitako espedientea jendaurrean jartzen da. Hona hemen arauak:

  • Non dagoen ikusgai: udal honetako Kontu-hartzailetzan.
  • Aztertu eta hala badagokio erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun, behin iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.
  • Erreklama dezaketenak: uztailaren 5eko 11/19895 Foru Arauaren 17. artikuluan adierazten direnak.
  • Erreklamazioa aurkezteko bulegoa:  Udaleko Sarrera Erregistro Nagusia.
  • Erreklamazioak edo iradokizunak egiteko arauzko epea igarota erreklamazio edo iradokizunik jasoko ez balitz, hartutako erabakiak behin betikotzat joko lirateke akordio berririk hartzen ibili gabe.