Eduki publikatzailea

2017ko udaleku irekietako begiraleen izen-emate epea

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak jakinarazten du uztailerako antolatu dituen "Pasaiako Udalekuak” egitarauan begirale izateko izen-emateko epea irekiko dela. Epea datorren maiatzaren 2an, asteartea, hasiko da, eta 11n, osteguna,  amaituko da.

Era berean, Gazteria Departamentuak jakinarazi nahi du hautaketa-prozesuaren ondorioz sortuko den zerrenda beste egitarau edo behar batzuetarako erabili ahal izango duela.

Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte izatea eta euskara jakitea. Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie.  

Begiraleentzako hautaketa-probak URTXINTXA Atsedenaldiko Hezitzaileen Eskolak egingo ditu maiatzaren 12an, ostirala, Trintxerpeko Euskadi etorbideko 61ean dagoen Udal Euskaltegian, 18:00etan.

Hautatuek oinarrizko prestakuntza-ikastaro batean hartu beharko dute parte, Udalekuetarako beharrezkoak izango dituzten programazio ereduez, metodo pedagogikoez, eta abarrez, gutxieneko heziketa  izan dezaten. Ikastaroa Arrokaundieta gazte aterpetxean ekainaren 2an eta 3an  izango da. Nahitaezkoa da ikastaroan parte hartzea Udalekuetan lan egiteko.

Informazio gehiago

Informazioa eta izena emateko orria

PDF 0,1 Mb.

Interesatuta dagoenak jo dezala maiatzaren 2tik 11ra, 9:00etatik 14:00etara, Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 61ean -Udal Euskaltegiaren ondoan- dagoen Gazteria Departamentura.

Informazio gehiago:  943-004330 – gazteria@pasaia.net – www.pasaia.eus