Eduki publikatzailea

2016/04/30: Elkarteen eguna 2016

Haurrekin eta nerabeekin lan egiten ari diren elkarteek eta udalak elkarlanean antolatuta elkarteen eguna ospatuko da datorren apirilaren 30ean. Hamaika elkartek hartuko dute parte San Pedroko hiru gunetan (Frontoi ingurua, Mater Itsasontzia eta Torrean, eta Albaola Kultur Faktorian). Elkarte egunaren zazpigarren edizioa izango da honako hau. 

Haurrei euskarazko jarduerez gozatzeko eta, bereziki, jolasteko aukera eskainiko zaie. Halaber, elkarteek urte osoan eskaintzen dizkieten jarduerak ezagutzeko parada izango dute haiek. Aukera polita izango dute, beraz, jolasteko eta ondo pasatzeko. 

Haurren eta gazteen eskubideak bermatzeko elkarteek zer-nolako garrantzia eta ardura duten nabarmendu nahi genuke. Eskertzekoa da haiek egiten ari diren lana eta, era berean, eskertzekoa da nola bildu diren zeregin honetara. Behar-beharrezkoak dira gizarte honetan, eta haurrentzat eta gazteentzat ere ezinbestekoak dira. Apirilaren 30ean, 17:00etatik 20:00etara kolektibo honekin lan egiten ari diren elkarteek tailer eta ekintza ugari prestatu dituzte haurrek ondo pasatzeko. Beraz, hurbiltzeko, ezagutzeko eta gozatzeko gonbita egiten dizuegu!

Egitaraua

  • 1. Gunea, San Pedroko frontoian: tailerrak eta triala. 
  • 2. Gunea, Mater Itsasontzia eta Torrean: familientzako tailerrak eta uretako ekintzak
  • 3. Gunea, Albaola Itass Kultur Faktorian: dantza tailerra eta amaiera ekitaldia.

Amaiera ekitaldiaren ondoren merienda banatuko da.

Euria egingo balu jarduera guztiak Albaola Itsas Kultur faktorian egingo dira. 

Beraz, 17:00etan Albaolan elkartuko gara.

Fitxategiak