Eduki publikatzailea

12 CM. Artelan txikien erakusketa

Pasai San Pedroko Udal Aretoan 12 cm erakusketaren 22. edizioa egingo da aurten. Urtero bezala, formatu txikiko artelanak izango dira ikusgai.

Aurten ere handitu da parte-hartzaileen kopurua, eta 200 artistek baino gehiagok egindako 400 lan inguru egongo dira bertan. Aniztasuna izango da erakusketan nagusi parte-hartzaileei dagokienez, baita obren estilo eta teknikei dagokienez ere: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa eta teknika mistoak erabili dira, besteak beste.

  •     Inaugurazioa: 2016ko abenduaren 15ean, 19:30ean
  •     Non: Pasai San Pedroko udal-aretoan. Morales Oliver plaza, 3, Pasaia
  •     Noiz arte: 2018ko urtarrilaren 14ra arte.
  •     Ordutegia: asteartetik larunbatera, 18:30etik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.
  •     Erakusketa itxita egongo da egun hauetan: abenduak 21, 24, 25, 31 eta urtarrilak 1, 5 eta 6.

Aurten ere Turkiako parte hartzaileen kopuru esanguratsua izango du erakusketak.