Eduki publikatzailea

12 cm erakusketan parte-hartzeko gonbidapena

Udaleko kultur sailean 12 cm izeneko erakusketaren 23. edizioa prestatzen hasi gara, eta parte hartzeko gonbita egin nahi dizugu. Urtero bezala ahalik eta jende gehienak parte hartzea nahi dugunez, zure inguruko jendea animatu dezazun eskatu nahi dizugu.

Aurten ere parte-hartzaileen izenekin panela egingo dugu. Horretarako, honekin batera bidaltzen dizugun fitxa bete eta helarazi behar diguzu azaroaren 23a baino lehen. Telefonoz edo postaz egin dezakezu: kultura@pasaia.net helbidean edo 943004330 telefono-zenbakian 9:00etatik 14:30era. Kontuan hartu ez direla agertuko data horretarako beren parte-hartzea baieztatu ez dutenen izenak.

Beti bezala, zorrotzak izango gara parte hartzeko baldintzekin, hau da, tamaina eta obra kopuruei dagokienez. Hori horrela, parte hartzeko baldintza GUZTIAK betetzen EZ dituzten egileen lanak ez dira erakusketan jarriko. 
Parte hartzeko baldintzak:

  • Parte hartzeko, izena eman behar da.
  • 2 lan aurkeztu behar dira.
  • Gutxienez obraren alde batek 12 cm neurtu behar du, eta beste aldeek ez dute neurri hori gaindituko, markoa edo euskarria barne.
  • Ikus-entzunezkoen proiekzioek 1´ eta 2´´ iraungo dute (minutu bat eta bi segundo).
  • Obrak Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailera (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe) iritsi behar dira azaroaren 30a baino lehen. Obrekin batera obren datuak jasotzen dituen fitxa aurkeztuko da (titulua, teknika eta prezioa). Muntaketa errazte aldera, argi eta garbi adieraziko da obra nola jarri behar den. Era berean, euskarri bereziren bat behar badu, aldez aurretik adierazi behar da.  

Erakusketa Pasaian inauguratuko da abenduaren 15ean eta ondoren aurreikusita dago Hendaian, Gasteizen eta Argedasen jartzea.

Oharra: pasa den edizioan aurkeztutako obrak gure bulegoan jaso ditzakezu. Etortzerik ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, eta bidaliko dizkizugu.

Obrak, gehienez, 6 hilabetez gordeko ditugu bulegoan. Epe horren buruan egileak obrak jasotzen ez baditu, udalak erabakiko du haiekin zer egin. Gerora, beraz, ezin izango dira obrak berriro eskatu.

 

IZEN-EMATE ORRIA

PDF (0,04 Mb)

 

OBRAREN FITXA

PDF (0,06 Mb)