Eduki publikatzailea

12 CM - Artelan txikien erakusketa

Pasai San Pedroko Udal Aretoan 12 cm deritzan erakusketaren 23. edizioa egingo da aurten. Urtero bezala, formatu txikiko artelanak izango dira ikusgai.

Urtetik urtera parte-hartzaileen kopurua goraka doa, eta aurten ere handitu da, 236 artistek eman baitute izena. Aurtengo edizioaren ezaugarri nagusia bereizten hasita, aniztasuna, askotarikotasuna, izango da nagusi. Parte-hartzaileei dagokienez, aurten azpimarratzekoa da Portugaleko artisten parte-hartze oparoa, baina hori bai, dagoeneko klasikoak ditugun Turkiakoak ahaztu gabe. Arte motei eta teknikei dagokienez ere, ikusizko arte ezberdinak erabili dira: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa eta teknika mistoak, besteak beste.

Aurtengo kartelaren egilea Fernando Arenaza izan da, eta hurrengo urteko kartelaren hautaketa aurten parte hartzen duten obren artean aukeratu ahal izango dute bisitariek.

Erakusketa Pasai San Pedron izango dugu ikusgai 2019ko urtarrilaren 20ra arte. Otsailaren 20tik martxoaren 9ra Hendaian, apirilaren 4tik maiatzaren 5era arte Arguedasen, eta udako hilabeteetan Portugaleko Monçao eta Viana do Castelon.

  • Inaugurazioa: 2018ko abenduaren 14an, 19:30ean. Zuzeneko musika izango dugu
  • Non: Pasai San Pedroko Udal Aretoan. Morales Oliver plaza 3, Pasaia
  • Noiz arte: 2019ko urtarrilaren 20ra arte.
  • Ordutegia: asteartetik larunbatera, 18:30etik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.
  • Erakusketa itxita egongo da egun hauetan: abenduaren 25ean, eta urtarrilaren 1ean eta 6an.