Eduki publikatzailea

Ipuin kontaketa eta "Isilpean gordea" liburuari buruzko tertulia Toti Martinez de Lezearekin

Urriaren 4an, 18:30ean Antxoko liburutegira Toti Martinez de Lezea etorriko da herriko haurrei NUR neskatilaren ipuin bat kontatzera.

Era berean, nahi duen ororekin Y TODOS CALLARON / ISILPEAN GORDEA liburuaz hitz egingo du 19:00etan.

Gasteizen kokatzen den liburu honek zein NUR bildumako ipuinek arrakasta handia izan dute Pasaiako liburutegietako irakurleen artean.

Aukera paregabea izango dugu liburu hauen istorioez  idazlearekin solasean aritzeko, beraz, herritar guztiak gonbidatzen ditugu urriaren 4an Antxoko liburutegira bertaratu daitezen.