Eduki publikatzailea

“Gora herriak: Euskal Herria – Kuba” ekimena, Bixi-Bixi elkarteak antolatua

Herrien arteko elkartasuna sustatzeko asmoz, Pasai Donibaneko Bixi Bixi elkarteak, Pasaiako Udalaren laguntzarekin, egitarau oparoa antolatu du ekainaren 1etik 16ra bitartean. GORA HERRIAK: EUSKAL HERRIA - KUBA esaldian bildurik, erakusketa bat, hitzaldiak, ikastaroak eta amaiera jaialdia izango ditugu gozagai. Kubako Mariel herriarekin dugun senidetza kontutan hartuta, bat egin dugu ekimen honen helburuekin.

Antolatzaileek bezala udalak ere datozen urteetan ekimen honi jarraipena emateko borondatea duenez, udalak pasaitarroi dei egiten dizue  ekitaldi horietan parte hartzera.