Eduki publikatzailea

"Bizilagunak", elkarbizitza eta elkar ezagutza sustatzeko ekimena

Aurten, Pasaiako Udalaren Migrazio eta Aniztasunaren Arloak pasaitar guztiak animatu nahi ditu "BIZILAGUNAK" izeneko ekimenean parte hartzera.

"Bizilagunak" bosgarren urtez antolatzen da, eta helburua da elkar ezagutzeko guneak sortzea, eta aurreiritziak eta estereotipoak gainditzea. Hainbat herrik eta hirik egin diote harrera “Bizilagunak” ekimenari. 2014. urtean milatik gora lagunek parte hartu zuten, 280 familiak 140 bazkaritan.

Zer da Bizilagunak?

Datorren azaroaren 13an, bazkal orduan, bi familia, bata bertakoa eta bestea etorkina, elkartuko dira igandeko bazkaria partekatzeko. Euskal Herriko herri eta hiri ugaritako etxeetan gertatuko da elkarretaratze hori. Bazkari bakoitzean familiez gain, dinamizatzaile batek hartuko du parte, eta bazkaria antolatzen lagunduko du. Argitu dezagun, gure ustetan, norberak familiatzat hartzen duen oro dela familia, kideak izan daitezkeelarik, senar-emazteak, senar-senarrak, emazte-emazteak, ama ezkongabeak, emakumeen bikote edo gizonen bikoteak, haurrak dituzten edo ez dituzten gizon-emakumeak, amonak bilobekin, lagun-taldeak… bizitza partekatzen duten pertsonak, finean.

Nola parte hartu?

  • Gonbidatzaile gisa. 
  • Gonbidatu gisa.
  • Bitartekari gisa (bitartekariek prestakuntza jasoko dute).

Izena emateko

  • sosracismobizilagunak@gmail.com
  • tel. 943321811
  • www.mugak.eu
Begira ezazu ingurura! Herrialde askotariko hainbat lagun ikusiko duzu zure herriko kaleetan... Galdetu diozu inoiz zeure buruari zerk ekarri dituen hona?, Zer bizipen eta sentipen duten bertako bizimoduari buruz? Edo agian zu zeu zara kanpotik etorritakoa, eta ez duzu sekula bertako inor ezagutzeko eta lagunak egiteko aukerarik izan... Animatuko zara?