Eduki publikatzailea

"Arte al agua" dokumentalaren emanaldia

Maiatzaren 12an "ARTE AL AGUA" izeneko dokumental arrakastatsua ikusteko aukera izango dugu Pasaia Donibaneko kulturgunean.

Sinopsia:

Pasaiako portua inguratzen duten herrietan gabiltzanean nekez irudikatu dezakegu herri horiek duela 40 urte baino ez munduko bakailao-ontzien flotarik inportanteenaren kokaleku zirela. 1926an Pasaiako portutik abiatu zen Pysberen lehen ontzia, bakailaoa arrantzatzera. Gauza bera gertatu zen Galizian urte batzuk lehenago. Pysbek bere ontziteria egonkortu zuen; galiziarren saiakerak, aldiz, ez zuen aurrera egin. Hilabeteak ematen zituzten Kanadako itsasertzean eta Groenlandian arrantzan baldintza beldurgarrietan. Haiek euren etxeak denbora luzez uzten zituzten bitartean, hemen geratzen zirenek euren irudimena aske uzten zuten, eta legenda handiak sortzen zituzten Ternua izeneko leku urrun batean arrantzan zebiltzan gizon haiei buruz. Baina bakailaoaren arrantzaren urrezko urteak bukatu ziren, eta dokumental honetan Euskadiren eta euskal arrantzaren historia garaikidearen pasarte horren protagonista izan ziren gizonekin eta gizonez hitz egiten da. 

  • Egunak: maiatzak 12
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Donibaneko kulturgunean.
  • Ordua: 19:00
  • Sarrerak: Aldez aurretik Victor Hugo etxean. Saioa hasi aurretik aretoan bertan.
  • Prezioa: 2 euro
  • Generoa: dokumentala
  • Iraupena: 102 minutu
  • Urtea: 2017

Zuzendaria: Olivier van der Zee
Gidoia: Olivier van der Zee eta David Berraondo
Musika: Pascal Gaigne
Argazkia: Olivier van der Zee